Trinketa

"Trinketa" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Julen Etxeberria

2023ko martxoak 9

Ezkerrean, Luis Sanchez, txapelarekin, atzo, Iruñean. Eskuinean, Inhar Ugarte, txapelarekin, Garat trinketean.
Luis Sanchez nafarrak trinketeko berezkoen Lehen Mailako txapela irabazi berri du; Inhar Ugarte bizkaitarrak, berriz, Bigarren Mailakoa. Inoiz ez zen nagusitu Hego Euskal Herriko pilotari bat.

Julen Etxeberria

2022ko martxoak 2

Battitta Ducassou, txapelarekin eta koparekin, gora begira.
Battitta Ducassou «oso pozik dago», seigarrenez irabazi baitu buruz buruko txapela, eta hori eginda berdindu egin baitu Manu Martiarenarekin eta Waltary Agustirekin. «Pena» bakarra du: «Asko» sumatu du Panpi Ladutxeren hutsunea.

Julen Etxeberria

2021eko otsailak 26

Battitta Ducassouk buruz buruko bosgarren txapela irabazi nahi du etzi, Hazparnen, Luis Sanchezen aurka. Azaldu duenez, iazko urte «arraroak» kalte egin dio, baina azken hiru asteetan «lan handia» egin du Panpi Ladutxerekin, eta «prest» da lehiarako.

Julen Etxeberria

2021eko otsailak 16

Atzelari iruindarra da trinketeko berezkoen mailan aritu den Hego Euskal Herriko lehen pilotaria. Orain urtebete egin zuen estreinakoa, Bigarren Mailako banakakoan. Larunbatean maila nagusikoaren finalerdiak jokatuko ditu.

Julen Etxeberria

2020ko martxoak 3

Esteban Gaubekak jantzi du buruz buruko palako txapela, seigarrenez, finalean Xabier Ibargarai 3-0 mendean hartuta. Battitta Ducassouk, berriz, trinketeko banakakoa irabazi du laugarrenez, Peio Gixanduti 40-34 nagusituta.

Julen Etxeberria

2020ko urtarrilak 17

Luis Sanchez, pilota jotzeko prest, Bixente Cubiaten aurkakoan.
Luis Sanchez atzelari iruindarra da berezkoen txapelketa nagusietan ari den Hego Euskal Herriko lehen pilotaria. Oso ondo ari da Bigarren Mailakoan: bi kanporaketa gainditu ditu, eta final-zortzirenak jokatuko ditu etzi.

Imanol Magro Eizmendi

2019ko maiatzak 14

Trinket atzelari handi izandakoa herenegun hil zen, 44 urterekin. Bi aldiz irabazi zituen bai binakako txapela eta bai buruz burukoa. Elite maila uztean, Baigorriko klubera itzuli zen, gaztetxoak trebatzeko.

Imanol Magro Eizmendi

2019ko apirilak 27

Bixintxo Bilbao, Peio Larralde, Mathieu Ospital eta Battitta Ducassou, iragan ostegunean eginiko pilota aukeraketan.
Bilbaok esan du lesioa sendatu zaiola eta minik gabe jokatu ahal izango duela bihar, binakako trinket finalean. Larralderekin ariko da, Ospitalen eta Ducassou II.aren aurka

Imanol Magro Eizmendi

2019ko apirilak 21

Antton Monce, pilota ezkerrez astintzen, Peio Larralderen begiradapean.
Larraldek eta Bilbaok nagusitasunez irabazi dute binakako txapelketako finalerdia (40-24). Ospital eta Ducassouren aurka ariko dira finalean

Imanol Magro Eizmendi

2019ko martxoak 6

Battitta Ducassou Hazparneko Berria trinketean, iragan asteazkenean, buruz buruko finalerako pilotak aukeratzen.
Battitta Ducassouk buruz buruko hiru titulu garrantzitsuenak irabazi ditu lau hilabeteko epean: Munduko Txapelketa, Superprestige torneoa eta berezkoen txapelketa nagusia.

Iñaki Odriozola

2018ko uztailak 25

Aimar Olaizola, erremate bat egiten, binakako partida batean.
Olaizola II.ak 20 urte daramatza profesionaletan, baina gaur jokatuko du lehenbizikoz trinketean. Goizuetako aurrelaria jokatzeko «ilusio handiarekin» dago, baina ez du beste pilotarien mailan aritzerik espero.

Gehiago ikusi

Publizitatea