Uxue Rey

"Uxue Rey" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Uxue Rey eta Ane Eslava

2023ko ekainak 28

Ezlekuak etxe

Auzolotsa —eta amorrua— eragiten die hainbati, baina hau da egia: oraindik ere bada jendea, mordoa, LGTBI siglen B-ak zer esan nahi duen ez dakiena. Bisexualitatearen ikusgaitasunik ezaren frogetako bat da hori. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren karietara, hari erreparatu dio Berria FMk. Horretarako, Bizi Bisexualitatea proiektuaren sortzaile Oli Artola eta partaide Olaia L. Garaialde izan ditugu gurean, ertz askori buruz hizketan, ertzetik: zurrunegi diren etiketez, oasiez, etxe diren ezlekuez.


Uxue Rey eta Ane Eslava

2023ko maiatzak 31

119, eta oihartzunik ez apenas

Bi asteren bueltan bi emakume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian; bat Gasteizen, Orion bestea. Ordea, Hegoaldeko hauteskundeen eraginez, hilketek apenas izan duten oihartzunik hedabideetan. Demokrazia patriarkal batean garen seinale? 2003tik, 119 andre hil ditu matxismoak Euskal Herrian. Berriki gertaturiko kasuak aztertu, eta gaiaren zenbait ertzi erreparatuko die Berria FMk, hala nola indarkeria matxistaren errelato ereduari eta morboari. Bestalde: zer esan nahi dute LGTBI siglek? Eta, zertan zen abortuaren auzia orain 50 urte?

Uxue Rey eta Ane Eslava

2023ko maiatzak 17

Emakumeen kanpaina omen

Honezkero inor gutxi izanen da enteratu gabea: foru eta udal hauteskundeak izanen dira maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian. Eta kanpainak dena hartu du: hormak, irrati solasaldiak, billabesen atzekaldeak… bada, Berria FM ere bai. Hautagai zerrendei so egin, eta hara burura datozkigun galderak: egiazki al da «emakumeen kanpaina»? Eta horrek zer dakar? Politika feministagorik bai? Zuriñe Rodriguez eta Arantxa Martinezekin argitu ditugu horiek. Bestalde: zer gertatu da Vatikanoan? Eta Fronte Polisarioarekin? Eskerrak Kristina Berasaini. Berak badaki.

Ion Orzaiz

2023ko maiatzak 11

Joxerra Senar, Amaia Alvarez, Uxue Rey, Ibai Fernandez eta Juan Kruz Lakasta, atzo, Katakraken.

Maiatzaren 28ko bozek izanen duten eragina aztertu dute lau adituk Iruñean, Martin Ugalde foroak, Euskalerria Irratiak, Katakrakek eta BERRIAk antolaturiko solasaldian.

Uxue Rey eta Ane Eslava

2023ko maiatzak 3

Kontrazepzioa: nork eta nori

Gizonentzako antisorgailu berri bat lortzeko urrats garrantzitsu bat egin dute AEBetan eta, albistetik tiraka, kontrazepzioaz aritu gara bosgarren saioan. Zergatik daude gizonentzako antisorgailu gutxiago emakumeentzako baino? Bikote heterosexualetan, nork hartzen du haurdunaldia eragozteko ardura? Aukera gehiago egoteak ekarriko luke ardura banatzea? Ana Galarraga zientzia dibulgatzailearekin eta Ana Uriz ginekologoarekin hitz egin dugu. Horrez gain, Zeledon emakumea izateko aukeraz aritu gara, baita Maiatzaren 1az ere.

Uxue Rey eta Ane Eslava

2023ko apirilak 5

Iraun eta irauli

Iritzi foruetan aritzen diren zenbait emakumek urtarrilean argitaratutako ‘Irautea iraultzea denean’ artikulua oroitu dugu Berria FMren hirugarren atalean, eta aipatzen direnetan sakondu: aitakeria, arzalpenak, kuotak, grazia izpirik ez duten txantxak... Pilar Kaltzada izan dugu gurean, baina ez bera bakarrik: beste bost ahotsek ere hartu dute parte. Azaltzeko, kontatzeko eta salatzeko. Beste batzuei, aldiz, isil daitezela eskatu diegu.

Uxue Rey eta Ane Eslava

2023ko martxoak 22

Baietza eta ezetza ezbaian

‘Soilik baietz da baietz’ legearen erreformari heldu diogu Berria FMren saio berrian. Baina ez soilik hari: zigorretara mugatzeaz, ezetz esateko zailtasunez eta baiezko behartuez ere aritu gara. Eta Afganistango andreen ezinez. Eta liburu erreez. Eta beste hainbestez.

Uxue Rey - Ane Eslava

2023ko martxoak 12

Berria FMren etapa berriko lehen saioa Martxoaren 8arekin batera heldu da. Ezinbestean, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartu dugu hizpide: izan duen bideaz, haren dimentsioaz eta egunari lotutako erronkez aritu gara. Baita zaintzaz ere —gai hori hartu baitu ardatz mugimendu feministak—, eta urtero egun honen bueltan izaten den zuriketa moreaz.

Uxue Rey eta Ane Eslava

2023ko martxoak 8

Martxoaren 8 (berri) batean

Berria FMren etapa berriko lehen saioa Martxoaren 8arekin batera heldu da. Ezinbestean, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartu dugu hizpide: izan duen bideaz, haren dimentsioaz eta egunari lotutako erronkez aritu gara. Baita zaintzaz ere —gai hori hartu baitu ardatz mugimendu feministak—, eta urtero egun honen bueltan izaten den zuriketa moreaz.

Berria TB

2023ko martxoak 3

BERRIA FM spota

BERRIA FM da BERRIAren podcast feminista. Ziklo berria abiatuko du eta gidariak Uxue Rey eta Ane Eslava izango dira!

'Leireren txakurra'

Imanol Mercero

2020ko martxoak 1

Idazle eta ilustratzaile: Mariann Maray. Itzultzaileak: Uxue Rey eta Fernando Rey. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

'Kandido eta besteak'

Imanol Mercero

2019ko otsailak 10

Idazlea: Fran Pintadera. Ilustratzailea: Christian Inaraja. Itzultzailea: Uxue Rey. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

Publizitatea