EUSKARA

'AEK: %100 afektiboa' lelopean abiatu du AEK-k matrikulazio kanpaina

Ingurukoekin harremanetan jartzea da euskara ikasteko arrazoi nagusia, AEKren arabera. Horregatik, euskara ikasteko modu "afektiboa" eta "efektiboa" eskaintzen dituela azaldu du. Bideoa: kanpainaren iragarkia (AEK). [youtube]https://youtu.be/B5QBItwNxuM[/youtube]

2016ko irailaren 2a
16:05
Entzun

Izan ere, euskara ikasteko bigarren arrazoi nagusia lan egoera eta curriculuma hobetzea da: "Haien helburua erdiesteko metodo eraginkorra eskaintzen diegu".

Izena emateko epea "prozesu hotz eta mekanikoa" izan daitekeen arren, AEKrentzat "gizartea eraldatzen jarraitzeko une garrantzitsueneko bat" dela azpimarratu dute: "Ez da izen-emate hutsa, ekintza sozial garrantzitsua baizik: euskarara hurbiltzea eta ulertzen hastea, euskaraz komunikatzeko bezainbesteko gaitasuna eskuratzea... herritarrek urrats garrantzitsuak egiten dituzte, eta pertsona gehiago izatera animatzen ditugu, hizkuntzen arteko berdintasunean oinarritzen den gizartea dugulako helburu".

Gogoratu dutenez, "erakunde askok" diru laguntzak ematen dituzte euskara ikasteko: "Horien artean, zuzenki aipatu nahi ditugu urrats berriak eman dituzten Bizkaiko Aldundia, Arabako Aldundia eta Iruñeko Udala". Diru laguntza, ikastaro eta bestelako informazio guztia euren webgunean dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.