"Ondo merezitako saria". Hala deskribatu du Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak Ahotsak.eus atariari emandako Abbadia saria. Aho batez hartu du erabakia epaimahaiak. Saria bera, Arrate Rodriguez artistak egindako oroigarria, azaroaren 30ean jasoko du elkarteak.
Duela 18 urte sortu zuten Ahotsak proiektua, ahozko ondarea jaso, berreskuratu eta zabaltzeko. Eibarren du egoitza, eta Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Alkartia da haren bultzatzaile nagusia. Euskararen lurralde guztietako eta euskalki guztietako ahozko testigantzak biltzen egindako ahalegina goraipatu du batez ere epaimahaiak.
Giipzukoako Foru Aldundiak 1996an sortu zuen Anton Abbadia saria, euskararen alde lanean aritzen diren erakunde eta pertsonak saritzeko. Hura irabazi dutenen artean dira, besteak beste, Kike Amonarriz eta Ibon Sarasola.