'Aita Mari' ontziak 60 lagun erreskatatu ditu

Atzo beste 93 pertsona erreskatatu zituen Mediterraneoan

'Aita Mari' ontzia, azaroan  egindako erreskate batean. FRANCESCO RUTA / EFE
2020ko otsailaren 10a
16:25
Entzun

Beste erreskate bat egin berri du Aita Mari ontziak Mediterraneoan. Oraingoan, 60 lagun aurkitu dituzte, egurrezko txalupa batean noraezean. Nazioarteko uretan zeuden, fronte baten ondorioz arratsaldean itsasoak txarrera egitea espero den leku batean. Orain, portu seguru bat edukitzeko zain daudela esan dute itsasontziko arduradunek. «Gogorarazi behar da Italian eta Maltan daudela gertu dauden eta seguruak diren portu bakarrak», nabarmendu dute. Nazioarteko legedia betez, Aita Mari-k ahalik eta distantzia txikienean nabigatzeko eskubidea duela erantsi dute.

24 orduan baino gutxiagoan egiten duten bigarren erreskatea da. Hain zuzen, atzo beste 93 pertsona salbatu zituzten. Ontziko arduradunek ziurtatu dute Mediterraneo itsasoa dela etorkinentzako mugarik okerrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.