AUZITEGIAK

'Aztnugal' kanpaina aurkeztu dute, 4/2014 sumarioan auzipetutakoen egoeraren berri emateko

Apirilaren 14tik 21era bitartean epaituko dituzte Madrilen. Zortzina urtekoak dira zigor eskaerak.

Auzipetuen agerraldia, kanpainaren berri emanez. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 27a
11:06
Entzun

Agerraldi bat egin dute Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala auzipetuek, kanpainaren berri emateko. Aztnugal hitza (laguntza alderantziz idatzita), Arratibelek bere polizia deklarazioa izenpetzeko erabilitako sinadura da: "Laguntza eskatzeko aurkitu zuen modua. Pairatzen ari zuen egoera lazgarria agerian utzi eta bera zein hirugarren pertsona batzuk inkulpatzeko baliatu nahi zen deklarazioa bera bertan geratzeko saiakera izan zen".

Hitz hori erabili dute kanpainarako ikur gisa: "Bi aldagairen inguruan laguntza eskatzeko erabili nahi dugu: torturarekin amaitzeko laguntza eta gatazka politikoarekin amaitzeko laguntza". Epaiketaren "zentzugabekeria" salatu dute, eta gogorarazi Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuela, auzipetuen tortura salaketak ez ikertzeagatik. "Sorgin ehiza" eten dezaten eskatu diete Espainiako Estatuari eta Auzitegi Nazionalari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.