ADIERAZPEN ASKATASUNA

'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentala eman izana defendatu dute EHUko 62 irakaslek

Gizarte eta Komunikazio Zientzietako irakasle eta ikerlariek "adierazpen askatasuna" defendatu dute, "sortzaileek beren lanetan ikuspegi propioa libreki adierazteko eskubidea barne".

Barrura begiratzeko leihoak filmeko bost zuzendariak, 2012ko iraileko irudi batean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 30a
09:38
Entzun

Joan den igandean ETBk Barrura begiratzeko leihoak dokumentala eman izanak PSE-EE, PP, UPD eta Coviteren haserrea eragin zuen, eta azalpenak eskatu dizkiote Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Bost euskal presoren inguruko dokumentala da.

EiTBk dokumentala eman ostean jaso dituen "presioak" salatu dituzte irakasleek, eta oroitarazi "herri komunikabideek iritzi aniztasuna bermatzeko eginbeharra" dutela, "ikuspegi orori leku eginez eta eztabaida publikoa bultzatuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.