10:30erako deia egina zioten jendeari Bulebarrera joateko. Mozorrotuta joan eta umore ona zein lo zakuak eramateko eskaera egin zioten jendeari. Halaxe elkartu dira, eta handik, erdi mozorrotuta, kalejiran egin dute Gipuzkoa Plaza alboko eraikinerainoko bidea. Idiakez kaleko eraikinera iritsi direnean, barrura sartu dira, eta Herri boterea jartzen duen pankarta eskegi dute. Kanpaldia abiatuko dute, eta 19:30ean egitekoa diren batzarrera batzeko deia egin diete herritarrei.
Donostian, erdigunean, eraikin publiko bat okupatu du @bizitzahandiena mugimenduak pic.twitter.com/k8giHpUl0r
— Julen Aperribai (@julenaperribai) 2018(e)ko maiatzaren 19(a)
Okupatutako eraikina publikoa da. "Publikoa izateak ez du esan nahi instituzioena dela, baizik eta herritarrona dela. Herritarrok beharrak ditugu", diote. Okupatu eta ordubete ingurura eman dute prentsaurrekoa, eta han azaldu dute elkartu eta iniziatiba hartzea erabaki dutela, "herri boterea eraikitzen" jarraitzeko: "Egunero-egunero zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko".
Eraikin hori okupatzea erabaki dute, "urteak direlako hutsik dagoela hiri erdian, herritarren beharrak izugarriak diren arren". Ez dute espero handik aterako dituztenik. Izan ere, kontsulta egin duten abokatuek esan diete hamar egun pasatu baino lehen ezin dela Polizia joan okupatutako eraikin bat hustera, eta beraiek zazpi egunez egotea aurreikusten dute.
Aste osoan ekimenak eta mobilizazioak egiteko asmoa dute, "borroka sozialen" astea deitu diote, eta helburu bat dute: "Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egitea".
Astebeteko kanpaldia egingo dute, "elkartasunetik, alaitasunetik eta herritik borrokatuz". Eta, eraikinetik kanporatzen badituzte, kalean jarraituko dute. "Etxean eta desanimatuta nahi gaituzten arren, bizi-bizirik gaude".
📅BEHIN BEHINEKO EGITARAUA📅#BizitzaDaHandiena@bizitzahandienapic.twitter.com/hDZH6gzBA1
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) 2018(e)ko maiatzaren 19(a)
Abisua agintariei
Instituzioei eta poliziei ohartarazpenak ere egin dizkiete Bizitza da handiena mugimenduko kideek. Batetik, hamar egun pasatu baino lehen handik ateratzen badituzte, legea urratzen ariko direla gogora ekarri diete, eta, balizko kasu horretan, gertatutako guztia ondo dokumentatuta geldituko dela ohartarazi diete. Ez dute indarkeria erabiltzeko asmorik, eta agintari eta poliziek bide bera hartzea espero dute.
Beste ohartarazpena: "Herria gu gara". 60 elkarte eta sindikatu baino gehiago elkartu direla nabarmendu dute, eta, beraz, ez direla gutxi. "Gutako inori eraso egiten badiozue, gutako guztioi erasoko diguzue, herriari erasoko diozue".
Agerraldiaren ostean, @bizitzahandiena -ko kideak kantuan @berriapic.twitter.com/P68eiYvcKa
— Julen Aperribai (@julenaperribai) 2018(e)ko maiatzaren 19(a)
Atzo jakinarazi zuten mugimenduarekin bat egiten dutenen zerrenda, eta gaur osatu egin dute. Zerrendak handitzen jarraitzen du, gainera. Hemen orain artekoa:
1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa
2) Adi ustelkeriaren aurkako elkartea
3) Aingura kofradia
4) Aiuri Antiespezista
5) Alde Zaharreko gazte asanblada
6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada
7) Aman Komunak
8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea
9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak
10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua
11) Askapena
12) Askekintza
13) Azkoitiko MataderoEkintzak
14) Bakea eta Duintasuna
15) BiziLagunEkin plataforma
16) CDR Tolosaldea Goierri
17) CNT sindikatua
18) Diario Fatxo
19) Donostiako Asanblada Feminista
20) Donostiako Ikasle Abertzaleak
21) Donostiako Komite Internazionalistak
22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa
23) ELA sindikatua
24) ESK sindikatua
25) Eguzki
26) Ernai
27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
28) Eskifaia kofradia
29) Euskal Herrian Euskaraz
30) Euskal Herriko Bilgune Feminista
31) Firestone
32) Gelditu Metroa Antiguon
33) Gipuzkoa Zutik
34) Groseko Asanblada Feminista
35) Groseko Jai Batzordea
36) Guardetxea
37) Guneak zabaltzen
38) Hazten Hasten kultur egitasmoa
39) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea
40) Hotel + EZ
41) Jaizkibel Herriarena
42) Kalera Kalera
43) Kimera Antiespezista
44) Kortxoenea
45) LAB sindikatua
46) Langileen Babes Sarea
47) Letaman gaztetxea
48) Manu Robles Arangiz Fundazioa
49) Marruma Kulturalak
50)Olatukoop
51) Ongi Etorri Errefuxiatuak
52) Oraingoan Bai
53) Oñatiko Antixena gaztetxea
54) Plaza Feminista
55) Pototak Asanblada Feminista
56) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista
57) Salatu
58) Sare Antifaxista
59) Satorralaia
60) Su Txikitan elkarte feminista
61) Txantxarreka gaztetxea
62) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista
63) Zergatik ez?