Martxan da Erosi Azpeitian BERRIAren eskutik kanpaina. BERRIAlagun egin dira Azpeitiko 54 merkatari, eta, haien saltokietan erosketak egiten dituztenen artean, 1.000 euroko erosketa txartela zozkatuko dute.
Azaroaren 18ra bitartean denda horietan erosketak egiten dituztenei zozketarako txartela emango diete, eta egun horretan zotz egingo dute. Txartel hori BERRIAlagun egin diren komertzioetan gastatzeko izango da.
Maite Martinez eta Xabier Aldalur Bertan Merkataritza elkarteko kideek, Ainara Lasa BERRIAko marketing arduradunak, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Tomax Letamendia Bieleko ordezkariak aurkeztu dute kanpaina, gaur, Azpeitian. Hain justu, Biele enpresa kanpainaren babeslea da.