BIKTIMAK

'Errazten. Berriro inoiz ez' dokumentua aurkeztu du Egiari Zor fundazioak

Estatu indarkeriaren 150 biktimak baino gehiagok hartu dute parte agiriaren aurkezpenean.

Egiari Zor fundazioak ondutako dokumentuaren aurkezpena. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 8a
08:23
Entzun

Donostiako Miramar jauregian eman dute dokumentuaren berri: "Ekarpen positiboak egin nahi ditugu herri honek bakearen bidean aurrera egin dezan, guztion artean gatazkaren ondorio tragikoak behin betiko gainditzeko gai izan gaitezen eta, era berean, gatazkaren arrazoiak konpontzeko".

Elena Bartolome Josu Muguruzaren bikotekideak eta Karmelo Arregi Susana Arregiren nebak aurkeztu dute agiria: "Sentsibilitate ezberdinen arteko elkar ulertzea abiarazteko eta bideratzeko oinarrizkoak diren gaiak jorratuko ditugu, aurkeztuko dugun Errazten. Berriro inoiz ez izeneko dokumentuaren bitartez".

Ekitaldian, Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen negoziazio prozesuan Habanako elkarrizketetan parte hartu duen pertsona baten ekarpena entzun dute. Kolonbiako gatazkan biktimen auzia nola landu duten oso interesgarritzat jo du Egiari Zor fundazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.