"Preso diren artean, geu ere preso gara", dio Free Otegi, Free Them All kanpainaren barruan egindako kantuak. "Bai, bada garaia. Aske Otegi eta guztiak". Senperenak konposatu du musika, eta, azaldu duenez, abesti "kantagarri eta dantzagarria" egitea izan dute helburu.
Proiektua kolektiboa izan dela nabarmendu du Jimenezek: bai esan nahi dutena, bai egiteko modua. Preso guztien askatasuna eskatzen dutela azaldu du, eta talde lana izan dela egindakoa. Jimenezek egin ditu hitzak, baina artista ugari aritu dira kantua eta bideoklipa lantzen: Sorkun Rubio, Furia, Ines Osinaga (Gose), Maite Arroitajauregi (Mursego), Joseba Tapia, Francis Diez (Doctor Deseo), Niko Etxart, Unai Iturriaga, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Asier Serrano, Jon Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Petti, Oier Aranzabal (Lou Topet), Xabi Solano (Esne Beltza), Rafa Rueda, Karlos Aranzegi, Migel Artieda, Iñigo Egia...
Orain helburua kantua "bazter guztietan entzutea" dela adierazi zion Jimenezek BERRIAri, proiektuari buruz egindako erreportajean.