Jalgi leloari helduta ospatuko dute aurten Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaialdia. Ohi bezala, Senpereko lakuaren inguruan egingo dute festa, eta maiatzaren 8an izango da aurten.
Gaur aurkeztu dute kanta eta bideoa. Esne Beltza musika taldeak egin du kanta, eta bideoa, berriz, Joana Asurmendik, Bernat Etxepare lizeoko ikasle ohiak. Izan ere, ikastetxe hori arduratuko da aurtengo edizioa antolatzeaz.
Bideoa ikusteko, sakatu hemen.