Erentzun eta Ibaialde ikastolek Txikiak Handi egitasmoaren barruan 1992ko Nafarroa Oinez-eko abestia eguneratu dute, eta hainbat hizkuntza gutxiturekin egindako bertsio bat sareratu dute. Bertsio berrian, besteak beste, kitxua, kaxubiera eta korsikera entzun daitezke. Abestia eguneratuta, hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu eta elkarren arteko zubiak eraiki nahi dituzte. Bideoa: 'Lingua navarrorum' 2016 (Nafarroa Oinez).
[youtube]https://youtu.be/tnKb6kK5g3U[/youtube]
1992an Vianan egin zen Nafarroako ikastolen aldeko jaia, eta beste hizkuntza batzuetako erabiltzaileek kantatu zuten, euskararik gabeko Nafarroa zer arraroa litzatekeen nabarmenduz. Bideoa: 'Lingua navarrorum' 1992.
[YouTube]https://youtu.be/NDihO1_D-Ys[/YouTube]
Aurten, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolen aldekoa izango da festa, urriaren 16an. Vianan 1992an egin zen lehen aldiz Nafarroa Oinez, eta hurrengo astean berriz itzuliko da hara Nafarroako ikastolen aldeko jaia. Bideoa: aurtengo bideoklipa (Nafarroa Oinez).
[YouTube]https://youtu.be/SxgCEZjvT0w[/YouTube]