EUSKAL PRESOAK

'Mendira!', preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko

Apirilaren 3an lau mendi martxa egingo Sarek, mendiko kirolarien eskutik. Juanito Oiartzabal, Alberto Zerain eta Pou Anaiek bat egin dute deialdiarekin.

Mendira ekinaldiaren aurkezpena. SARE
2016ko martxoaren 21a
07:19
Entzun

"Giza eskubideen aldeko trena tontorreraino eramateko" herritarren inplikazioa "ezinbestekoa" izanik, Hego Euskal Herriko lau tontorretara martxak antolatu dituzte kirol eremuko zenbait lagunek. "Gure konpromisoa serio eta irmo harturik, mendiko kirolariok bat egiten dugu Sarek abian jarritako giza eskubideen aldeko trenarekin: hori dela eta, gure bagoia betetzera goaz".

Hala, preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko, herritarrei apirilaren 3rako deitutako mendi martxetara joateko deia egin dute kirolariek: "Igo gurekin trenera, gailurrera goaz eta!". Guztiak ordu berean abiatuko dira, 09:30ean:

- Arabatik, Gorbeiara (Murua abiatuta)

- Bizkaitik, Anbotora (Urkiolatik abiatuta)

- Gipuzkoatik, Txindokira (Larraitzetik abiatuta)

- Nafarroatik Beriainera (Arbizutik abiatuta)

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.