Osasuna

'Osagaiz.eus' euskarazko lehen aldizkari zientifikoa sortu dute

Udako Euskal Unibertsitateak eta Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak jarri dute martxan Osagaiz.eus aldizkaria, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren laguntzarekin.

Iñaki Alegria, Karlos Ibarguren, Izaskun Elezgarai, Jose Ramon Furundarena eta Victor Irigoien. UEU
2017ko ekainaren 16a
15:45
Entzun

Sareko aldizkari honetan osasun zientzei buruzko artikulu zientifikoak argitaratu eta ikerketa taldeen lanak euskaraz ezagutzera emango dira, UEU eta OEEren arabera.

Izaskun Ezegarai OEE eta UEUko kideak dioenez, “osasun ikerkuntza ezagutzera ematea eta osasun arloan euskara sustatzea dira aldizkariaren helburu nagusiak”. Karlos Ibargunerna OEEko lehendakariaren ustez, Osagaiz-ek Euskal Herriko maila zientifikoa goratuko du, baita osasun alorrean euskaraz dagoen hutsune bati erantzun ere.

Aldizkariaren zuzendari Jose Ramon Furundarenak argitalpen berriari buruzko zehaztasunak eman ditu: “Osasunarekin lotura duten arlo ezeberdinetako profesionalen lanak euskaraz argitaratzeko aldizkaria izango da. Lehentasuna izango dute artikulu originalek, ikerketa medikoek, azterketa klinikoek eta erizaintza lanek”.

Aldizkariak jatorrizko artikulak, kritikoki aztertutako testuak, editorialak, errebisio artikuluak, Dosi Txikitan atala (luzera laburragoko artikuluak) eta Farmazialarien Txokoa izango ditu. Urtean bi aldiz argitaratuko da, dohainik, Osagaiz.eus webgunean, non lehen zenbakia ikusgai dagoen. Lehenengo zenbakian gai ugari jorratu dituzte, haien artean droga berriak, umeengan agertutako nerbio sistemako tumoreak, eta osasun profesionalen bilaketa bibliografikoa eta eguneratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.