Euskara

10 urte bete dituela ospatzeko hiru ekitaldi antolatu ditu Topaguneak

2007ko martxoaren 24a
17:13
Entzun
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak urteko batzar nagusia egin du gaur, Matienan (Bizkaia). Iazko lanaren bilduma egiteaz gainera, aurten elkarteak 10 urte betetzen dituelaeta, zenbait ospakizun aurrera eramatea onartu dute. Hala, hiru ekitaldi nagusirekin ospatuko dute Topagunearen 10. urteurrena: batetik, maiatzaren 24an Durangon (Bizkaia) -sortu zen herri berean- urteurrenko ospakizun ekitaldil nagusia egingo dute. Bestetik, Kultur Errotaren bidez egiten duten ekarpena oroitaraziko dute ekainaren 16an Bilbon. Izan ere, ekimen hori tarteko dela formatu txikiko 1.300 kultur ekitalditik gora antolatu ditu Topaguneak, eta egun horretan, emankizun horiek kalera aterako dituzte, Zazpi Kaleetan.

Azkenik, euskara elkarteek 25 urteetan egindako lana aztertuko dute eta etorkizunera begirako erronkak ezarriko dituzte azaroan Donostian egingo dituzten jardunaldietan.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 euskara elkarte dira Topaguneko bazkide; guztira, hamar mila bat euskaldun. Gaur sei bazkide berri onartu dituzte: Mallabiako (Bizkaia) Orraittio elkartea, Gordexolako (Bizkaia) Hodoibaltza elkartea, Barakaldoko (Bizkaia) Sasiburu elkartea, Santurtziko (Bizkaia) Bai Esan elkartea, Mutrikuko (Gipuzkoa) Txantxangorri elkartea etaIruñeko Dindaia fundazioa. Gainera, Nafarroa Behereko eta Zuberoako zenbait elkarterekin harremanak abiatzea onartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.