Ertzaintzak eguerdi partean topatu ditu 100 kilo lehergai, auto baten ondoan, bidoi batean, kotxetik 100 bat metrora. Rover motako autoa zen eta ertzainei susmoa sortarazi zien, azkeneko egunetan bertan zegoelako, mugitu gabe. Autoan zegoen sustantzia aztertzen hasi eta lehergailuak egiteko materiala dela frogatu dute. Matrikula faltsuak ere topatu dituzte. Ondoren aurkitu dute bidoia. Eusko Jaurlaritzako Barne sailak esan duenez, "berehala erabiltzeko moduan" zegoen lehergaia. "Izan ere, bidoikoa lehergailua zen ia, sistema detonatzailea jartzea baino ez zitzaion falta".
Atxondon, Artekale 11n aurkitu dute bidoia, eta dagoeneko eraman dute handik, baita autoa ere.
Ertzaintzak uste duenez, lotura izan dezake abenduaren 23an Zornotzan aurkitutako zuloarekin. Ertzaintzak orduan 60 kilo lehergai topatu zituen mendi batean. Ertzaintzaren arabera, Zornotzan zuloa egin zutenek orduantxe bertan utzi zituzten autoa eta bidoia Atxondon, Zornotzan topatutako material igual batzuk topatu dituztelako gaur. Bi herrien artean 20 kilometro pasatxoko distantzia dago.
100 kilo lehergai aurkitu ditu Ertzaintzak Atxondon, auto baten ondoan, "berehala erabiltzeko moduan"
Lehergaia bidoi batean zegoen. Amonala zegoen bertan eta soka detonatzailea. Bidoia eraman dute handik, eta lotura izan dezake abenduaren 23an Zornotzan aurkitutako zuloarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu