Pobrezia

100.000 pertsonak baino gehiagok "elikadura arazo larriak" dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzak Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei Buruzko Txostena publikoki aurkeztu ez izana salatu dute ELA sindikatuko ordezkariek.

2012ko abenduaren 17a
17:19
Entzun

Egungoa azken 25 urteetako pobreziaren arrisku mailarik altuena dela salatu dute, eta gobernu aldaketa ez ezik, horri aurre egiteko politika aldatzea behar-beharrezkotzat jo du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 157.686 pertsonak ez dute haien oinarrizko beharrizanei aurre egiteko diru sarrera nahikorik, txostenaren arabera. 2008tik geroztik pobrezia arriskuan bizi diren pertsonen kopurua %77,9 hazi dela kritikatu dute.

Gizarteko gutxiengo ongizate maila mantentzeko gai ez diren etxeak, berriz, 432.936 direla jakinarazi dute, guztien %19,9. Lau urtean, %38,2 hazi da kopuru hori.

Datuak "oso larriak" direla salatu dute ELAko ordezkariek, eta horien oinarrian "politika neoliberala" dagoela kritikatu dute. Hala, Espainiako, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko eta Arabako aldundien politika ekonomikoak jo dituzte pobreziaren eragiletzat. 

Eusko Jaurlaritzako gobernu berriak orain arteko politikak onartzen baditu "murrizketa gogorrak" egin eta "pobreziak, langabeziak eta desberdintasunak" gora egingo dutela jakinarazi du Muñozek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.