11 urteko haur bat hil da, bero kolpe batengatik
GASTEIZ. 11 urteko Iruñeko mutil koskorbat hil zen herenegun Gasteizen, igandean bero kolpe bat jasan eta lau egunera. Adingabeak ibilaldi batean parte hartu zuen egun horretan eta hainbat begiralerekin batera mendira igo zen Eginon (Araba). Jaitsieran gaizki sentitu zen. Haurrak asma, alergia eta epilepsiaren kontrako botika hartzen zuen, beroarekin umea zaurgarri bihurtzen dute sendagai klase horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu