Europako Lehia agintaritzak disko optiko unitateen zortzi hornitzaileri isuna jartzea erabaki du, legez kanpoko kartel bat osatu zutela iritzita. Kasu honetan, Dell eta Hewlett Packard ordenagailu ekoizleentzat egiten zituzten disko optikoen prezioan ados jartzea leporatu die, 2004 eta 2008 urteen artean. Europako Batzordeak 2009. urtean hasi zuen ikerketa.
Zortzi enpresa horiek izan dira: Phillips, Lite-On, bien arteko Phillips & Lite-On joint venture enpresa, Hitachi-LG Data Storage, Toshiba Samsung Storage Technology, Sony, Sony Optiarc and Quanta Storage. Phillipsek eta Lite-On enpresek eman zioten Bruselari kartelaren berri, eta, ondorioz, isuna ordaintzetik libratu dira.
Biek zituzten isun handienak (73 milioi), baina ez dituzte ordainduko. Hitachi-LGren filialak ere ikerketan lagundu zuen, eta erdira jaitsi zaio zigorra. Hala, 37 milioi ordaindu beharko ditu. Kartelan nahastuta dauden beste lau enpresek isunak ordaindu beharko dituzte: Toshiba Samsungek 41 milioi, Sonyk 21 milioi, Sony Optiarcek 10 milioi, eta Quanta Storagek zazpi milioi.