Gizartea

12 asteko aitatasun baimena ahalbidetu nahi du Jaurlaritzak

Proposamena aurrera ateratzen bada, umeak urtebete egin aurretik hiru hilabeteko baimena hartzen duen aitak soldata oinarriaren %100eko diru saria jasoko du hilero, baimen hori ez badator amaren baimenarekin batera. Oraingo hilabeteko aitatasun baimenari gehituko litzaioke.

Beatriz Artolazabal, gaur. JAZKI FONTANEDA, FOKU
2018ko martxoaren 21a
07:12
Entzun

Familiako kontziliazioari buruzko eztabaida saioa egiten ari dira gaur Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta. Beatriz Artolazabal Lan eta Gizarte Zerbitzuetako Sailburuak han iragarri du aitatasun baimenetarako laguntzak jarri nahi dituela. Haurrak urtebete egin aurretik, 12 asteko baimena hartu nahi duten aitei soldata oinarriaren %100 ordainduko zaie, baldin eta baimen hori ez bada amarenarekin batera hartzen, denboran. 

Espainiak aurreikusten dituen "baimen txikien osagarri" izan nahi du neurriak, Artolazabalen esanetan. Langile publikoentzat iragarrita zegoen neurri hori eta orain herritar guztietara zabaltzeko asmoa azaldu du Artolazabalek. Lege dekretua aldatzeko eskatuko du, "gradualki" neurri hori martxan jarri dadin.

Familia plana egiten ari da Jaurlaritza, eta laster prest izatea espero du. Plan hori kontuan hartuta, gaur egun martxan dagoen laguntza sistema egokia den edo ez aztertzeko elkarlana egin beharko litzateke, gainera, foru aldundiekin, sailburuaren arabera.

Helburua, "ahal den neurrian emakumea lan mundutik ateratzea ekiditea da", Artolazabalen esanetan. Bere arabera, horrek ere ekartzen baitu "genero desberdintasuna eta soldata arrakala".

Osoko bilkuran alderdiek aurkeztutako ebazpenak bozkatu dituzte. Besteak beste, EH Bilduk Haurreskolei lotuta egindakoa onartu da: 18.000 eurotik beherako errenta duten familiek doan izango dute matrikula. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.