LAN ISTRIPUA
12 lagun zauritu dira, tren baten eta indusmakina baten arteko talkaren ondorioz
Ezbeharra 14:30ak inguruan gertatu da Ollargango (Bilbo) tren geltokian. Antza denez, indusmakina lanean ari zela trenbidera igaro da eta Bilborantz zihoan Renfeko trenarekin egin du talka. Istripuaren ondorioz, indusmakineko gidaria larri zauritu da eta treneko 11 bidaiarik zauri arinak jasan dituzte.
Larri zauritu den gidaria Torrelavegako (Kantabria, Espainia) 42 urteko gizonezkoa da eta Basurtuko Ospitalera eraman dute. Trena Orduña-Bilbo ibilbidea egiten ari zen istripua gertatu denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu