Hemendik aurrera, 12 urte bete gabeko umerik ez du txertatuko Osakidetzak. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Ondorioz, lehen dosia jasotzeko txanda zuten 2.700 umeren orduak atzeratuko ditu. Ekainaren 22an, Espainiako Gobernuak baiezkoa eman zion 12 eta 19 urte bitartekoak txertatzeari, hau da, 2002 eta 2009 artean jaiotakoei. Horrela egiten hasi zen Osakidetza, hau da, 2009koak txertatzeari ekin zion, nahiz eta gazteak 12 urte beterik ez eduki. Haatik, Pfizerren txertoak ez du baimenik ematen 12 urtetik beherakoak immunizatzeko, eta, hori dela-eta, Jaurlaritzak txertaketa estrategia aldatu behar izan du. Dagoeneko lehen dosia jaso duten 11 urtekoei eman egingo zaie bigarren dosia egokitzen zaien egunean, baina beste guztiek 12 urte bete arte itxaron beharko dute txertaketarako ordua hartzeko.
12 urte bete gabeko haurrik ez du txertatuko Osakidetzak
Uztail amaieratik, 12 urte beteta ez zeuzkaten ehunka haurrek hartu dute Pfizerren lehen dosia. Hemendik aurrera, baina, 12 urte beteta eduki arte ezingo dute txertorik hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu