Auzitegi Nazionaleko iturriek atzo filtratutakoa gaur baieztatu da ofizialki: Gara-n idatzitako bi artikulurengatik Iñaki de Juana preso donostiarra epaitu zuen epaimahaiak 12 urte eta 7 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio. Hots, aukerarik gogorrenaren alde egin du, aho batez.
Ohiko jokabidearen kontra, Fiskaltzak epaimahairen esku utzi zuen delitua kalifikatzea, hau da, terrorismoaren goratzea edo mehatxu terrorista zen zehaztea. Epaimahaiak lehen aukeraren alde egingo balu 4 urtekoa litzateke zigorra; bigarrenean, 13 urte artekoa izan zitekeen.
Auzitegi Nazionalak bigarrenaren alde egin du, eta De Juanak "mehatxu terrorista" egin zuela ebatzi. Hain justu, bi artikuluetan hainbat izan aipatzen zituela, eta ETAri jomuga gisa proposatu zizkiola iritzi dio. De Juanak epaiketan ukatu egin zuen halakorik, eta artikulu horiek idaztean bere egoera salatu beste helbururik ez zuela.
Atzo albiste hori filtratu etasegituan gose grebari ekin zion berriro presoak.
Presoak
12 urte eta 7 hilabeteko zigorra ezarri diote De Juanari
'Gara'-n plazaratu zituen bi artikuluren bidez "mehatxu terrorista" delitua egin zuela iritzi dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Fiskaltzak bi aukera utzi zituen zabalik, eta zigor gogorrenaren alde egin du epaimahaiak, aho batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu