Auzitegi Nazionala

12 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarriko diotela zabaldu ostean, gose greba hasi du De Juanak

12 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diotela zabaldu ostean, gose grebari ekin dio berriz Iñaki de Juana preso donostiarrak. Iturri ez ofizialen arabera, Gara egunkarian argitaratutako bi artikuluengatik "mehatxu terrorista" leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak De Juanari. Iturri horien arabera, epaimahaiko hiru epaileek ahobatez hartu dute erabaki hori. Epaia bihar jakinaraziko diote ofizialki preso donostiarrari. Gara egunkarian idatzitako bi iritzi artikulurengatik egin dioten epaiketaren epaiari buruz kaleratu diren zurrumurruak ezagutu bezain laster, Iñaki de Juana preso donostiarrak gose greba mugagabeari ekin dio berriro. Askatasunak baieztatu egin du Euskadi Irratiak zabaldutako albistea. Hala ere, ohar baten bidez jakinarazi du oraindik ez dakiela gose grebarekin berriro hastera zein arrazoik bultzatu duten De Juana.

2006ko azaroaren 7a
20:27
Entzun
Askatasuna adierazi du informazioa biltzen ari dela gose greba berriro egiteko erabakia zein arrazoik bultzatuta hartu duen jakiteko.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak espetxe zigorra eskatu zuen urriaren 27ko epaiketan euskal preso donostiarrarentzat. Argudio juridiko nahasiak erabili zituen horretarako, eta presoa zigortzeko bi aukera eman zizkion epaimahaiari, hasierako argudioak aldatuta. 13 urteko espetxe zigorra eta 20 urteko inhabilitazioa ezartzea da fiskalak eginiko lehen proposamena. «Mehatxu terrorista» egitea egotzi zion horretarako, delitu bakar gisa.

Bigarren aukera bat ere proposatu zuen. Proposamen nahasia, honakoa. «Ekinbide terrorista» egotzi, eta delitu horri «terrorismoa goratzea» gehitzea proposatu zuen. Oinarri horren gainean, lau urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa galdegin du presoaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.