Lizarrako Ikastolako arduradunak, hau da, antolatzaileak, pozarrean agertu ziren atzo arratsean egunak emandakoarekin. Jendearen emana handia izan zela nabarmendu zuten (120.000 lagun bildu zirela agertu zuten), eta orokorrean, giro ezin hobean joan zela eguna.
70eko hamarkadan Lizarrako Ikastola abian jarri zutenei egindako lana eskertu nahi izan zieten, eta omenaldi polita egin zieten hasiera ekitaldian.
Datorren urtean, berriz, Altsasuko ikastolak hartuko du lekukoa eta Sakanako herri horretan egingo da Nafarroa Oinez. Ekitaldi horren bidez sorreraren 25, urteurrena ospatu nahi du Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak.
Euskara
120.000 lagun eta giro paregabea Nafarroa Oinezen
Antolatzaileen arabera, 120.000 lagun batu ziren atzo Lizarran, Nafarroa Oinezen, probintzia hartako ikastolen jaian. Goizean euri lanbroak antolatzaileen kezka piztu bazuen ere, ekitaldia hasi eta segituan hasi ziren ostarteak zabaltzen, eta hortik aurrera festa eta giro paregabea izan ziren nagusi hamar kilometroko ibilbidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu