Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak ekainaren 8rako antolatutako giza kateari babesa adieraziko diote gaur hainbat ordezkari sindikalek. 123 lantegitako ordezkariak batuko dira Bilboko Arriaga antzoki aurrean —hain zuzen, 123 kilometrokoa da giza kateak bete beharreko tartea—, eta sindikatu ugaritakoak izango dira: ELA, LAB, EILAS, ESK, HIRU, EHNE eta CGTkoak, hain justu.
11:00etan egingo dute agerraldia. Bertan, giza kateari atxikimendua adierazi, eta ohar bat irakurriko dute.