Bilbon aurkeztu dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroak, eta bertan izan dira Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Vicente Gutierrez BBVA Fundazioko zuzendariordea eta Carmen Agoues ikastaroen zuzendaria. 34. edizioa izango da aurtengoa, eta Donostiako Miramar jauregia izango da egoitza nagusia.
Ekain erdialdetik irailaren 4ra izango dira jarduerak; 124 guztira, ikastaro, jardunaldi, kongresu, topaketa eta abarren artean. Nabarmendu dutenez, ikastaroen lerro estrategikoa "internazionalizatzea", euskarazko ikastaroak ugaritzea, Internet bidezko ikastaroak sendotzea eta hiru campusen presentzia indartzea izan da.
21 ikastaro egingo dituzte euskaraz, hamazazpi ingelesez eta 86 gaztelaniaz. Hamalau Bilbon egingo dituzte, eta bost Gasteizen. Halaber, ikastaroak egingo dituzte Getxo, Bermeo, Irun, Guardia eta Tolosan.
Edukiei dagokienez, Agouesek azpimarratu du "gaurkotasun osoko" gaiak landuko dituztela, Estatu Islamikoa, ekialde hurbileko ezegonkortasuna eta Elizako sexu abusuen kasuak, esaterako (eskaintza osoa).