gizartea

13 urteko mutiko bat hilik aurkitu dute Donostian, etxe batean

Donostiako Antigua auzoko etxe batean hilik aurkitu duten 13 urteko mutikoaren heriotza ikertzen ari da Herrizaingo Saila, eta, oraindik hipotesirik baztertu ez duten arren, suizidioaren aukera indarra hartzen ari dela nabarmendu dute. Ertzaintza nerabearen aitaren bila ari da.

2011ko abenduaren 1a
20:14
Entzun

13 urteko mutiko bat hilda topatu dute Donostian 12:45 aldera, bortxa zantzuekin, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bere etxeko gela batean aurkitu dute, Antigua auzoko Logroño kaleko 5. zenbakian, eta odoldutako labana bat ondoan zuen. Ertzaintza mutikoaren aitaren bila dabil —ama etxean dago—. Dena dela, Ertzaintzak arratsaldean BERRIAri esan dio suizidioaren aukera ari dela indarra hartzen.

Bikoteak beste hiru seme-alaba ditu. Gorpua aurkitu dutenean, hiru haiek eskolan zeuden eta ertzainek badaezpada atera egin dituzte. Bikotea bereizketa tramiteetan dabilela zabaldu du Herrizaingo Sailak.

Ertzaintzaren talde zientifikoko kideak hildakoaren etxean dira, heriotza aztertzen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.