Hiru adingabe, 14,15 eta 16 urteko hiru mutil, atxilotu ditu bart goizaldean Ertzaintzak Donostian emakumezko bati sexu abusuak egin dizkiotelakoan.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kaian gertatu zen erasoa, Portaletas inguruan, atzo goizeko sei eta erdiak aldera. Han inguruan zebiltzan ertzain batzuei lekuko batek agertu zien emakumezko bat sexu abusuak jasaten ari zela, eta hiru gazte zirela erasotzaileak.
Erasoa gertatu zen lekura hurbiltzean biktima aurkitu zuten ertzainek, eta anbulantzia bat eskatu zuten osasun zentro batera eraman zezaten. Ondoren, hainbat lekukok emandako informazioa baliatuz, 14,15 eta 16 urteko hiru mutil horiek atxilotu zituzten handik gertu. Sexu abusuak egiteaz gain, eskuko telefonoa lapurtu zioten emakumezkoari poltsatik. Ertzaintzaren arabera, atxilotuetako bati atzeman zioten telefono hori.
Emakumeen kontrako indarkeria
14, 15 eta 16 urteko hiru mutil atxilotu dituzte Donostian emakumezko bati sexu abusuak egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu