Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, iragan martxoaren 9an Anoetako pasealekuan adingabe bati mp3 erreproduzitzailea lapurtu zioten labanak erakutsi eta gero. Joan den astelehenean, berriz, eskuko telefonoa beste adingabe bati Zorroagako telefonoan. Hari ere labanak erakutsi bide zizkioten.
Bi delitu horien salaketak aipatutako gazte taldea zaintzera eta atxilotzera eraman du Ertzaintza. Lau gazteetatik bi asteartean atxilotu zituzten, eta beste biak asteazkenean.
Gizartea
14 eta 21 urte arteko lau gazte atxilotu dituzte Donostian, lapurretan egitea egotzita
Beste gaztetxo batzuri lapurretan egitea egotzita, 14 eta 21 urte hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Donostiako Amara auzoan. Zehazki, bi adingaberi labanekin mehatxu eginda lapurretan egitea leporatzen diete: bati mp3 erreproduzitzailea ebatsi zioten, eta besteari eskuko telefonoa. Atxilotuetatik hiru adingabeak dira (14-15 urte artean dituzte), eta laugarrenak 21.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu