Emakumeen aurkako indarkeria

14 urteko kartzela zigorra jarri diote Iruñeko gizonezko bati, adingabeko alaba bortxatzea leporatuta

2008ko otsailaren 13a
16:16
Entzun
37 urteko Iruñeko gizonezko bati hamalau urteko kartzela zigorra jarri dio gaur Nafarroako Auzitegiak, adingabeko alaba bortxatu zuela egotzita. Gertaera haien garaian (2004an), neskak 11 urte zeuzkan. Zigor horretaz gain, aitak ezingo du alabarengana hurbildu -500 metroko muga jarri dio epaileak- eta zortzi urtean ezingo du harekin komunikatu. 18.000 euroko kalteordaina ere jarri dio epaileak.

Alabari tratu txarrak eragiteagatik ere zigortu dute gizonezkoa. Bi delitu egotzi dizkiote, eta bakoitzagatik hamar hilabeteko kartzela zigorra jarri dio epaileak, besteak beste.

Gizonezkoa emaztearekin banaketa prozesuan dago, eta bikoteak hamalau urteko seme bat eta lau urteko alaba bat ere badu.

Epaiaren arabera, 2004an, alaba hura etxean bakarrik zela aitak jo eta gelara eraman zuen, eta ohean zirela zakila bi aldiz sartu zion. "Alabari mehatxu egin zion, esanez, gertaera kontatzen bazuen, hortzak hautsiko zizkiola, gehiago hitz egin ez zezan, eta eskuak moztuko zizkiola, ez zezan idatzi", dio epaileak.

Neskak 2006ko maiatzera arte ez zuen deus kontatu, eta erasoaz geroztik "egokitze arazo larriak eta depresioa izan ditu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.