Euskal presoak

1.500 lagun Arrasaten, euskal presoekiko Elkartasun Egunean

Atzo, egun osoan izan ziren ekitaldiak, eta manifestazio jendetsua egin zuten iluntzean.

Arrasaten egindako manifestazioa. BERRIA
Berria
2015eko irailaren 19a
11:09
Entzun

Hamargarren edizioa zuen atzo Arrasateko (Gipuzkoa) Elkartasun Egunak, eta egun osoan zehar aldarrikatu dute euskal preso eta iheslariekiko elkartasuna herriko kaleetan, Azkena izan dadila lelopean. Azoka goizean, herri bazkaria, kontzertuak tabernetan... Iluntzean, manifestazio jendetsua egin zuten 1.500 lagun inguruk.

Laudion ere, elkartasunaren alde

Laudion ere (Araba) irten ziren kalera euskal presoe eskubideen alde, Etxerat elkarteak deituta, Elkartasuna ez da delitua. Etxean nahi ditugu lelopean. Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijok Laudiko Udala salatu zuen sakabanaketaren aurkako ikur bat erakusteagatik. Laudioko, Arakaldoko, Arrankudiagako eta Orozkoko udalek babesa agertu zioten manifetazioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.