AAMren kontrako epaiketa

1.500 lagunek aldarrikatu dute errepresioa salatzea ez dela delitua

"Dispertsioa da delitua, torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria da delitua, estatuen biolentzia da delitua...", esan dute, 'Euskal Herriak Askatasuna behar du!' manifestua aurkeztean. Atxikimenduak eman daitezke =lInterneten==http://www.mundurat.net/ezdadelitu/=l.

2008ko maiatzaren 10a
13:38
Entzun
Hainbat eta hainbat lagunek Euskal Herriak Askatasuna behar du! adierazpena aurkeztu dute gaur Donostian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auziaren aurrean inputatuei babesa adierazteko eta horien lana "delitu" ez dela azpimarratzeko.

"Dispertsioa salatzea ez da delitua, tortura salatzea ez da delitua, errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua, elkartasuna ez da delitua, preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua", esan du Fito Rodiguez EHUko irakaleak, manifestua leitzean. "Dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua, torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua, [Espainiako eta Frantziako] estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak, presoak-eta hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua...".



Epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean ari dira egiten eta 27 lagun daude inputatuta. "Gu geu ere epaituak sentitzen gara", esan du Rodriguezek, "elkartasunerako eta errepresioaren salaketarako hamaika ekimenen partaide izan garelako eta aurrerantzean ere partaide izaten jarraitu nahi dugulako".

Orain arte 1.500 lagunek eman diote aipatutako idatziari atxikimendua; haien artean dira pertsona ezagun ugari eta elkarteak. Interneten dago izena emateko aukera.

Gaur zortzi Bilbon epaiketa salatzeko manifestazioa izango da, 17:30etik, eta Donostian bildutako lagunek hara joateko dei egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.