Euskal herria

1.500 pertsonak elkartasuna adierazi dute Milanen

Euskal Herriarentzat eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatu dituzte.

Berria.info
2011ko otsailaren 26a
19:10
Entzun

Askapenak jakinarazi duenez, 1.500 pertsona elkartu dira gaur Milanen Euskal Herriari elkartasuna adierazteko manifestazioan. Diritti civi e politici per il popolo basco. Autodeterminazione ora! zioen pankarta batek ireki du manifestazioa, Euskal Herriarentzat eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatuz.

Errepresaliatuen argazkiak ikusi dira ibilbidean, eta dantzariak, txalapartariak eta joaldunak ez dira falta izan. Kolonbia, Kurdistan eta Palestinaren aldeko mezuak ere ikusi dira. Gauean Hesian eta Banda Bassotti taldeen kontzertua izango da.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.