Iaz 1.500 baino gehiago, eta joera goranzkoa da. Horixe da 2011n Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban alokairua edo hipoteka ezin ordaindurik gelditu, eta etxea galdu zuten herritarren kopurua. Herrialde horietako Auzitegi Nagusiak ezagutarazi ditu datuak, eta ohartarazi du egoerak ez duela hobera eginen aurten.
Bizkaian 901 pertsona gelditu zen etxerik gabe iaz; Gipuzkoan, 344, eta Araban, 321. Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak ontzat jo du Eusko Jaurlaritzak bankuekin bitartekaritza lana egiteko sortutako zerbitzua.
2011. urteko jardunaren berri eman zuen atzo Ibarrak. Hipotekekin lotutako auziak bazter utzita, nabarmendu du hartutako auzien kopuruak behera egin duela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako epaitegietan.
1.500 pertsonak galdu zuten iaz etxea EAEn, ez ordaintzeagatik
Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak adierazi du egoerak ez duela hobera eginen aurten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu