Abenduaren 1ean jarri zuen indarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko autobideetako ohiko erabiltzaileek hilabetean gehienez 25 euro pagatzeko neurria. Lehen datuak esku artean, balorazio positiboa egin du Larraitz Ugartek, Bide Azpiegituretako diputatuak. Hark emandako datuen arabera, 15.000 gipuzkoarrek baliatu dute neurria. "T Bidea delakoen eskarian ikusten da hori, iaztik bikoiztu egin baita. Gainera, autobideak erabiltzea erabaki duten gidariak gehiago dira".
Ugartek gogorarazi du langile asko "autobideen gatibu" direla. "Neurri honekin hori saihestu nahi genuen. Bidegiren egoera delikatua da, baina konponbidea ezin zen izan gipuzkoarrek hilero 300 euro gastatzea autobideetan".