Nafarroako Auzitegiak 16 urteko espetxe zigorra ezarri dio Barasoaingo apaiz ohiari, katekesi garaian bere sexu organoak eta Interneten agertzen diren irudi biluziak erakusten aritzeagatik. Exibizionismoa eta probokazioa leporatu dizkio epaileak, eta hori harengan konfiantza zuten haurrengan egin izana larrigarritzat jo du. Aitzitik, epaileak aringarritzat jo du egindako kaltea konpontzea. Apaizak zigorra onartu zuen.
Apaizgintzan aritzea ere bereziki debekatu dio auzitegiak Barasoaingo erretore ohiari, sei urterako. Gainera, bost urtean ezin izango du hurbildu katekesian irudi biluztuak erakutsi zizkien haurrengana.
Apaiza ez da espetxera joango, bi urte baino gutxiagoko zigorra delako eta aurrekaririk ez duelako.
GIZARTEA
16 hilabeteko espetxera zigortu dute Barasoaingo apaiz ohia
Exibizionismoa leporatu dio auzitegiak, katekesi garaian bere sexu organoak eta Interneteko irudi biluziak erakusteagatik. Apaizgintzan aritzea ere debekatu diote, sei urterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu