16.000 lagunetik gora Euskal Encounterren

Hogeita bigarren aldia izan da aurtengoa, eta informatika festa gisa finkatu da, Europako topaketa garrantzitsuenen pareko.

jarraia94367.jpg
2014ko uztailaren 28a
10:48
Entzun

Informatika eta teknologia berrien 6.000 zale bildu ditu 22. Euskal Encounterrek, eta 10.000 lagunek baino gehiagok bisitatu dute iraun duen egunetan. Antolatzaileak pozik daude informatika topaketak izan duen oihartzunarekin; kaleratutako oharrean, azaldu dute jendeari irekitako Openguneak bisitari asko izan dituela stand gunean. Parte hartzea oso handia izan da solasaldietan, tailerretan eta hitzaldietan.

Aurtengo berritasun nagusietako bat Z-Day apokalipsi zonbia izan da; 1.400 parte hartzaile bildu ditu real game horrek.ExpoSyFy erakusketa ere oso erakargarria izan da bertaratu direnentzat, zientzia fikzioko zinemaren kultuko objektuen erakusketa da, SyFy telebista katearekin elkarlanean antolatutakoa.

Barakaldoko topaketak erreferentzialtasuna eta arrakasta lortu ditu azken urte hauetan, antolatzaileen esanetan, eta Europakoen pareko informatika festa gisa finkatu da. Parte hartzaileak ere gustura geratu dira, atzo argitaratutako kronikan ageri den bezala.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.