Genero indarkeria

17 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Getxon emazte ohia hil zuen gizonari

17 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegi Probintzialak Rufino Jimenez Getxoko (Bizkaia) bizilagunari, 2001eko otsailean emazte ohia hil zuelako. Zinpeko epaimahaiak epaitu zuen Jimenez, eta duela hamar egun eman zuen epailaren arabera, hilketa delituaren errudun da. Zinpekoen erabaki horretan oinarrituta, bete beharreko espetxe zigorraren zenbatekoa ebatzi du orain Bizkaiko Auzitegi Nagusiak.

2003ko azaroaren 10a
14:49
Entzun
Roberto Jimenez eta harem emaztea banatuta zeuden, baina, hala ere, etxebizitza berean bizi ziren. 2001eko otsailean, egun batean, elkarrekin izan ziren kanpoan afaltzen, eta etxera itzultzean, labanaz hil zuen emazte ohia.

Zinpekoen epaimahairen arabera, nahita eta basakeriaz hil zuen andrazkoa, eta, gainera, ez ditu kontuan hartu Jimenezen defentsak haren alde emandako argudioak: hau da, drogak kontsumitzen zituela eta, ondorioz, burua nahastuta zutela. Zinpekoen epaimahairen arabera, drogak hartzeak ez zion eragotzi Jimenezi egiten ari zenaz jabetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.