Bilboko udaltzainek 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, emaztea -17 urte- jo egin zuelakoan. Udaltzainen arabera, emakumezkoak hilabeteko haurra besoetan zeukala egin zion eraso hark, kalean.
Zumalakarregi etorbidean izan zen gertaera, ordubiak aldera, eta herritar batek eman zien abisua udaltzainei. Hauek hara joan ziren eta lehendabizi biktima topatu zuten, negarrez, sudurretik odoletan eta ezpaina ebakia zuela. Une hartan senarra azaldu zen, haurrarekin, eta atzeman egin zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
17 urteko emaztea jotzea egotzita gizonezko bat atzeman dute Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu