Zeberiok 14 urte zituen iazko irailean Hondarribia (Gipuzkoa) jaioterrian bere buruaz beste egin zuenean. Heriotzaren ondoren plazaratu zen adiskide eta ikaskideek jazarri egiten zutela eta tratu txarrak ematen zizkiotela.
Familiaren arabera, lagunen jokabide horrek bultzatu zuen Zeberio bere buruaz beste egitera.
Nolanahi ere, zigortutako gazteen gurasoek agertu izan dute beren seme-alaben jokabidea ez zela hain bortitza izan, eta suzidioaren muinean beste hamaika arrazoi egon daitezkeela.
Jokin Zeberioren heriotza
18 hilabetez zaintzapeko askatasunean izatera zigortu dituzte zortzi adingabeak
Jokin Zeberio ikaskidea bere buruaz beste egiteraino jazartzeaz akusatutako zortzi gazteek 18 hilabetez zaintzapeko askatasunean egon beharko dute. Zigor hori erabaki du Donostiako Adingabeen Auzitegiak, zortziek tratu txar delitua egin zutela frogatutzat eman baitu. Gainera, zortzietatik lauk heziketa zentro berezi batean egin beharko dituzte hiru asteburu lesio faltagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu