18. presidentea 118 urtean

2013ko urtarrilaren 12a
13:02
Entzun

EAJk historian izandako 18. presidentea izango da Andoni Ortuzar Arruabarrena (Abanto, Bizkaia, 1962), hamahiru urtean laugarrena, Xabier Arzalluz, Josu Jon Imaz eta Iñigo Urkulluren ondoren. Sabino Arana EAJko sortzailea izan zen aurreneko presidentea, eta zortzi buru izan zituen alderdiak Espainiako Gerrara arte; tartean, Luis Arana, Sabino Aranaren anaia.

1935etik herbestean hil zen arte, Doroteo Ziaurriz izan zen presidente, eta 1951az geroztik Juan de Ajuriagerra. Carlos Garaikoetxeak hartu zuen kargua 1977ko martxoaren 24an, eta 1980ko apirilaren 9an utzi zuen. Xabier Arzalluzek ordezkatu zuen. Arzalluzek 2004ra arte agindu zuen EAJn, hiru urtez izan ezik; 1984ko martxotik 1985eko otsailera Roman Sudupe eta 1985eko otsailetik 1987ko azarora Jesus Insausti Uzturre izan ziren presidenteak.

Josu Jon Imazek ordezkatu zuen Arzalluz, eta 2007ko abenduan izendatu zuten Iñigo Urkullu EBBko buru. Iazko abenduaren 15ean utzi zuen kargua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.