18 urteko gazte bat elektrokutatuta hil da Elorrion (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, azpiestazio batean deskarga elektriko bat jasan zuelako zendu da.
Bart gertatu da. 01:30ak inguru zirela, auto bat Ertzaintzaren patruila batengana hurbildu zen BI-663 errepidean, Abadiñon (Bizkaia). Autoaren atzeko aldean korderik gabe zegoen gazte batentzako laguntza eskatu zuen gidariak. Osasun langileei deitu zieten, baina iritsi zirenean egiaztatu zuten gaztea bihotzekoak jota hil zela.
Ertzaintza zergatik elektrokutatu zen ikertzen ari da, eta hipotesi nagusia da lapurreta saiakera batekin lotuta egon litekeela gertatutakoa.