Errepideak

18 urteko motor gidari bat hil da istripuz Corellan

Mutil gazte bat da hildakoa, eta auto batekin talka egin du.

2008ko abenduaren 16a
17:14
Entzun
Istripu larria gertatu da arratsaldeko lehen orduan Corellan (Nafarroa): motor batek eta auto batek elkar jo dute erdialdeko kale batean, eta talkaren ondorioz motor gidaria, 18 urteko mutil gazte bat, hil egin da. Auto gidaria, emakumezko bat, zauritu egin da eta Tuterako Reina Sofia erietxera eraman dute. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.