Errepideak

18 urteko neska bat hil da istripuz Iruña Okan

Biktimak gidatzen zuen autoak eta noranahiko ibilgailu batek parez pare jo dute elkar.

2006ko abenduaren 15a
10:32
Entzun
Errepide istripu larria gertatu da A-3308 errepidean, Iruña Oka (Araba) parean: goizeko zortziak aldera Seat Ibiza batek eta Audi Q7 noranahiko ibilgailu batek elkar jo dute, parez pare. Ondorioz, Seat Ibizaren gidaria, 18 urteko neska gazte bat, oso larri zauritu da, eta, gainera, auto barruan harrapatuta geratu da. Zauriak oso larriak zirenez, epe labur baten buruan hil egin da. Iruña Okako bizilaguna zen zendutako neska gaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.