Ostiralean hasi eta atzo iluntzeko zazpiak bitartean -hau da, Bartzelona-Racing partida hasi zen arte- 18.187 lagunek egin dute bat Kelmek bezero bat galdu du kanpainarekin. Zehazki, Kelmeri honako mezu hau bidali diote e-posta bidez: Uste dut adierazpen askatasuna urratu duzuela. Bezero bat galdu duzue".
Horrez gain, Espainiako futbol txapelketako partida jokatu zuen atzo Bartzelonak Racingen aurka, eta Oleguerren aldeko pankarta eta banderola ugari ikusi ziren Camp Noun. Oleguer partida amaieran atera zen zelaira, Etook jokatzeariuko egin zionean, eta txaloz etaanimo ohiuz hartu zuten ikusle askok.
Joan den asteazkenean argitaratu zen Directa astekarian eta BERRIAn Oleguer Presasen Fede ona artikulua. Bertan, Iñaki de Juanaren egoera salatu zuen Bartzelonako jokalariak. Iritzi artikulu honengatik Bartzelonako jokalariarekin duen kontratua etetea erabaki du Kelme etxeak. Erabaki honek hainbat erreakzio sortu ditu. Besteak beste, ERC , IPC eta Verds i Esquerra Unida alderdiek "adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat" jo dute.
Adierazpen askatasuna
18.187 lagunek eman diote babesa Oleguerri
Bartzelona F.C. taldeko futbolariak Iñaki de Juanaren egoera salatuz artikulua idatzi zuela eta, Kelme kirol etxeak babesgoa kendu zion. Pertsona horiek guztiek =i Kelmek bezero bat galdu du=i kanpainan parte hartu dute, =l Wilaweb==http://www.vilaweb.cat/=l egunkari digitalaren eta BERRIA.INFOren bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu