18/98 auziko 33 auzipeturentzat epaileak eskatutako zigorra jaisteko eskatu du Fiskaltzak. Horietako hamabirentzat Fiskaltzak hiru urte gutxiagoko zigorra eskatu du eta bi urte gutxigokoa beste 21 auzipeturentzat. Defentsak, aldiz, auzipetu guztientzat absoluzioa eskatu du. Etzira arte iraungo du berreikuspen saioak.
Jose Mari Elosua defentsa abokatuak Fiskalaren eskaera "inkoherentzia izugarria" dela adierazi du gaur. Izan ere, ahozko epaiketan egin zuena baino handiagoa da eskaera. 18/98 auzian arrazoia dutela ziur dago Elosua eta beraz, itxaropena duela nabarmendu du.
18/98 auziko Kepa Landa abokatuak, berriz, auzipetzeko arrazoiak "oinarririk gabeko baieztapenak" direla adierazi du eta horiek ez dutela KASek ETA finantzatzen zuela frogatzen.
Luzamendurik gabeko epaiketa izateko eskubidea urratu dela adierazi du Jone Goirizelaia abokatuak: "epaiketak etenaldi luzeak izan ditu, hiru urtetakoak kasu askotan".
2007an Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako zigorrak berrikusiko dituzte gaurko auzian.
525 urteko espetxe zigorra ezarri zien 18/98 auziko 47 lagunei Espainiako Auzitegi Gorenak 2007an. Zigor horiek jakin bezain laster, helegiteak aurkeztu zituzten defentsak.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak eraman zuen auzia Auzitegi Nazionalean izandako luzeena da. Ekin, KAS, Xaki eta Egin-en aurkako epaiketa izan zen.
18/98 auzia
18/98 auziko 33 akusaturen zigorrak jaisteko eskatu du Fiskaltzak
Hiru urte gutxiagoko zigorra eskatu du hamabi auzipeturentzat eta bi urte gutxiagokoa beste 21rentzat; ahozko epaiketan Fiskaltzak berak eskatu zuena baino zigor handiagoa da. Defentsak absoluzioa eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu