Pasa den ostegunean 18/98 auziarekin zerikusia izateagatik Guardia Zibilak atxilotu zituen zortzi lagunek espetxean jarraituko duten autoa atera du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak. Baldintzarik gabeko behin-behineko espetxe zigorra jarri die Juan Pablo Dieguez, Jabier Salutregi, Iñaki Zapiain, Elena Beloki, Jose Luis Elkoro, Juan Mari Mendizabal eta Inma Berriozabali.
Baldintzapean aske zeuden lehengo ostegunera arte, eta atxilotu ostean defentsak haien askatasuna eskatua zuen, gaixotasunagatik edota epaia irmoa ez izateagatik.
Guztiak Soto del Real (Madril) espetxean daude, Dieguez izan ezik; Duela oso gutxi egindako ebakuntza baten ondorioz makal dagoelako Basauriko (Bizkaia) kartzelara eraman zuten.
Espainiako Auzitegi Gorena 18/98 auziko auzipetuei buruzko behin betiko epaia ematekoa da, baina defentsak aurkeztutako helegitea aztertzen ari da.
Gorenak pasa den astean agerian utzi zuen eman dezakeen epaiaren nondik norakok. Izan ere, Auzitegi Nazionalak 2007ko abenduan 9 eta 11 urte arteko zigorrak jarri zizkien bederatzi lagun absolbitu egingo dituela jakinarazi zuen Gorenak: Joxemi Zumalabe Fundazioko kide izateagatik zigortutako guztiak eta Ekin atalean epaitutako bat errugabe joko dituela, hain zuzen ere.
Politika
18/98 auziko azken zortzi atxilotuek espetxean jarraituko dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak baldintzarik gabeko behin-behineko espetxe zigorra jarri die Juan Pablo Dieguez, Jabier Salutregi, Iñaki Zapiain, Elena Beloki, Jose Luis Elkoro, Juan Mari Mendizabal eta Inma Berriozabali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu