Politika

18/98 + plataformak jardunaldiak egingo ditu Espainiako Justiziak egindako "bidegabekeriak" aztertzeko

'18/98 +' plataformak jardunaldiak antolatu ditu otsailaren bukaerarako, eta han, hainbat legelari bilduko dira, Espainiako Zuzenbidea sumario horretan nola aplikatu den aztertzeko. Izan ere, Mariano Ferrer kazetari eta plataformako kideak esan duenez, "ez da zilegi pertsona bat bere ideiengatik eta inolako frogarik gabe inputatzea, eta horren aurrean ez dago beste aldera begiratzerik. Bidegabekeria hau salatu egin behar da". Manifestazio handi bat ere egin nahi dute, baina oraindik ez dute horretarako egunik jarri.

2005eko urtarrilaren 29a
15:49
Entzun
Maite Aristegik ere Ferrerren ildo beretsutik jardun du hizketan: "Bidegabekeria guzti honen aurrean legea arbitrarioki, inolako proportziorik gorde gabe, soil- soilik ideia batzuk isilerazi nahian ibili dela ikusten dugularik, horren aurrean oldartu behar gara".

Beraz, otsailaren amaieran jardunaldiak egingo dituzte Bilbon. Han, hainbat legelari bilduko dirasumario horretan nola aplikatu den aztertzeko. Manifestazioa handi bat ere egingo dute, baina ez dute esan noiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.